XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neguan sartzearekin
artzainak badu zer egin,
bai eta ere atsegin:
ate ondoan ikusi baitut
ardi bat bi bildotxekin,
hantxe bertze bat batekin,
urruntxago bida erkin,
zoin uros naizen nork jakin?.

Munduko izaitetarik,
gaur eta egundainotik,
bildotxa da eztienik.

Bati nik hauxe galdetu diot
musu bero bat emanik:
Nor da gutan dakienik
zoinek zaituen maitenik:
zure amattok edo nik?.

Ez da atzoko kondaira,
doha bi mil'urtetara
jakintsunen arabera:
bildotx bat hartu besotan eta
artzainak ziren atera,
aingeruekin batera,
Eguberri goiz aldera,
Jesusen adoratzera.

Bildotxa Jesus haurrari
eskaintzen izan denari
Jaunak emaiten du sari;
ardi bildotxik duen herria
ez da arras urrikarri:
direlakotz maitagarri,
berak ditugu lotgarri
sortu gaituen lurrari.